Inor ez da etengabe hazten

donostia-logo donostia-logo BFI
donostia-logo donostia-logo BFI

Handia

creditos
handia film

Sinopsia

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

handia film

Zuzendariak

“Handia” Arregi-Garaño tandemak zuzenduriko fikziozko lehendabiziko filma da. Hala ere 15 urte baino gehiago eman dituzte elkarrekin lanean funtzio desberdinak betetzen, beraiek sortutako Moriarti ekoiztetxean. Beraien aurreko filman Jon Garañok zuzendari eta gidoilari funtzioak bete zituen eta Aitor Arregi berriz gidoilari eta ekoizle eragile moduan aritu zen. Film hau mugarria izan zen euskal zinean, Donostiako Zinemaldian lehiatzeko aukeratua izan zen euskaraz filmatutako lehen film luzea izan baitzen. Horrez gain, “Loreak” film onenaren Goya sarirako izendatua izan zen eta 2015 urteko Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen.

Jon Garaño

Donostia 1974

Kazetaritza eta Publizitatea ikasi zuen UPV-EHUn eta Zinema Saroben eta San Diegon (AEB). Moriarti produkzio-etxearen sortzaile-kideetako bat izan zen 2001ean eta bertan jardun du zuzendari, produktore eta gidoigile gisa.

Bere film laburrak 100 lehiaketatan baino gehiagotan sarituak izan dira, eta hamabost herrialdetan baino gehiagotan eman dira bere telebistarako dokumentalak. 2010 urtean “80 Egunean” filma zuzendu eta idatzi zuen. Film honek nazioarteko 100 zinemalditan baino gehiagotan parte hartu zuen eta 30 saritik gora lortu zituen. Dena den, egun arte bere filmerik entzutetsuena, 2014 urtean idatzi eta zuzendutako “Loreak” da.

Aitor Arregi

Oñati, 1977

Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu ostean, Aitorrek ere zine ikasketak egin zituen Sarobe Arte Eszeniko Gunean. Jon Garaño bezala, Moriarti produkzio-etxearen sortzaile-kideetako bat izan zen 2001ean. Gidoilari eta zuzendaritza lanetan aritu zen “Sahara Marathon” dokumentalean, “Glup” eta “Cristobal Molon” animazio filmeetan zuzendari eta telebistarako hainbat proiektuetan lan egin du. Horrez gain, film laburretan ere aritu da zuzendari edo gidoilari funtzioetan, besteak beste “Zarautzen erosi zuen” laburrean, zeina Clermont-Ferrand-eko zinemaldi ospetsuan leihatzeko hautatua izan zen. Hala ere, Aitorren lanik esanguratsuenak “Lucio” dokumentala (Goya sarietan dokumental onena bezala izendatua izan zena) eta “Loreak” dira. Azken honetan gidoilari eta ekoizle eragile izan zen.

Pertsonaiak

Martin Joseba Usabiaga
Joaquin Eneko Sagardoy
Arzadun Iñigo Aranburu
Antonio Ramon Agirre
Maria Aia Kruse
handia film handia film

Talde teknikoa

Zuzendaritza Aitor Arregi eta Jon Garaño
Gidoia Andoni De Carlos, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño
Ekoizle eragileak Fernando Larrondo (Aundiya Film, AIE), Jose Mari Goenaga (Moriarti Produkzioak, S.L.), Nerea Rodríguez (Irusoin S.A.) eta Koldo Zuazua (Kowalski Films S.L.)
Ekoizleak Xabier Berzosa, Iñaki Gomez, Iñigo Obeso
Musika Pascal Gaigne
Argazki zuzendaritza Javi Agirre Erauso
Edizioa Laurent Dufreche eta Raúl López
Zuzeneko soinua Iñaki Díez
Soinu diseinu eta edizioa Xanti Salvador
Zuzendari artistikoa Mikel Serrano
Jantziak Saioa Lara
Ile-apainketa eta makilajea Ainhoa Eskisabel eta Olga Cruz
Zuzendari laguntzaileak Telmo Esnal eta Aitor Vitoria
Efektu bereziak Drama FX eta User T38

Fitxa teknikoa

Partaideak:ETB, TVE, Euskaltel eta Film Factory Entertainment
Laguntzaileak: ICAA, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
Iraupena: 114min
Banaketa Espainian:A Contracorriente Films
Nazioarteko salmentak:Film Factory Entertainment
Estreinaldi data: Urriak 20

Deskargak

Posterra

poster-es
JPG

Fotogramak

m-0_DSF5647
m-0_DSF5800
m-0_E4A0636
m-0_E4A5796
m-0_E4A6627
m-0_E4A7397
m-0_E4A8758
m-0_E4A9749
m-HANDIA_32
m-HANDIA_33
m-HANDIA_51
m-HANDIA_53

Prentsa liburua

poster-es

Liburua deskargatu

Handia Film Slide photo Handia Film Slide photo Handia Film Slide photo Handia Film Slide photo Handia Film Slide photo Handia Film Slide photo Handia Film Slide photo

Kontaktua

Banaketzailea
A Contracorriente Films

Nazioarteko Salmentak
Film Factory Entertainment

Ekoizpen enpresak:
Irusoin, Moriarti, Kowalsi Films

Twitter facebook Twitter